Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Korrika 2017ren 'BatZuk. Cuatro caras del euskera' dokumentala ETBn

telebista

Gaur, 23:20an

'BatZuk. Cuatro caras del euskera' dokumentala ETB2n eta eitb.eus-en

EITB

2017/03/23

20. Korrikarako egindako ikus-entzunezkoak Maika Etxekopar, Dani Alvarez, Elena Caballero La Basu eta Ander Larunbe ditu protagonista.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

ETB2k eta eitb.eus-ek BatZuk: Cuatro caras del euskera dokumentala eskainiko dute gaur gauean. AEK-k eta Hiru Damatxo Ideia Faktoriak 20. Korrikarentzat egindako ikus-entzunezko honek lau protagonista ditu, lau euskaldun berri: Maika, Dani, Elena eta Ander. Beste askoren artean, euskararekin harremana duten lau lagun dira, euskararen lau aurpegi.

Aurpegi ezagunak dira, euren lanbide, zaletasun edota gizarte konpromisoagatik: Maika Etxekopar antzerkilari, kantari eta musikari zuberotarra da; Dani Alvarez, EiTBko kazetaria, aspaldian Bilbon bizi den galiziarra; Elena CaballeroLa Basu, Euskal Herriko emakumezko rap-musikarien ikur nagusia da; eta Ander Larunbe, erdi eskoziar erdi iruinsemea, ezaguna da Iruñeko hainbat eremutan egin duen lanagatik.

Euskal Herrian euskara eta hizkuntzak bizitzeko modu asko daude, pertsona bakoitzeko bat: elkarren oso antzekoak, batzuk; ia antagonikoak, beste batzuk. Horietako lau ezagutuko ditugu dokumental honetan, testuinguru ezberdinetan bizi diren lau herritarren bizitzetan sartuta. Euskaraz bizi den jendea, edo euskarara hurbildu dena, masa homogeneo izatetik urrun, kolore eta ñabardura askotako multzoa da, eta aniztasun horren argazki bat da dokumental hau.

Euskaldun izateko milaka modu daude, eta Maikak, Danik, Anderrek eta Elenak, euren hizkuntza-aberastasun eta kultura aniztasunetik, bat egiten dute euskararekin.

BatZuk. Cuatro caras del euskera dokumentala gaur gauean izango da ikusgai, 23:20an, ETB2n eta eitb.eus-en. Ondoren, EiTB Nahieran atarian ere egongo da ikusgai.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Telesaila Basakabi udalekuetako gazteen gora-beherak Telesaila
Gure Kasa Gazteen sentimenduak azaleratzen dituen saioa Gure Kasa
Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
Oztopo lasterketa Abenturazko realitya Oztopo lasterketa
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
2017/11/0618:10

telebista

Telesail berria

0:26

'Merlí'ren estreinaldia, laster, ETB1en

EiTB

TV3ko telesail arrakastatsuak Merlí du protagonista, ikasleen arazoak konpontzeko, filosofoen pentsamoldeak erabiliko dituen filosofia irakaslea.

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena