Itxi

telebista

Pilota

Oñatiko pilota jaialdia, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Arteaga II-Erasun / Laso-Iturriaga eta Ezkurdia-Albisu / Altuna III-Barriola partidak izango dira ikusgai.

Oñatiko pilota jaialdia eskainiko dute gaur ETB1ek eta eitb.eus-ek, 22:00etatik aurrera, zuzenean. Hasteko, Arteaga II-Erasun eta Laso-Iturriaga bikoteek Promozio Txapelketako finalaurreko partida jokatuko dute. Ondoren, Ezkurdia-Albisu eta Altuna III-Barriola bikoteen arteko norgehiagoka izango da ikusgai. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

Jarraitu jaialdia zuzenean, gaur gauean, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.