Itxi

telebista

Zinema

'Hanburgesa zaparrada 2' eta 'Errolanen kanta', gaur gauean, ETB1en

Erredakzioa

eitb.eus

Euskal Telebistaren zinema-gau berezia 21:05ean hasiko da.

Euskal Telebistaren lehenengo kateak Errolanen kanta (La Chanson de Roland) eta Hanburgesa zaparrada 2 (Cloudy with a Chance of Meatballs 2) filmak eskainiko ditu gaur gauean. 21:05etik aurrera izango dira ikusgai filmok.

Flint Lockwood asmatzaileak ura janari bihurtzen zuen makina asmatu zuen, baina, hanburgesa zaparrada bat sortu zuen eta mundua ia suntsituta geratu zen. Hala ere, makina apurtzea lortu zuen baina eragindako kalteek hiritik joatera behartu zituen Flint eta bere lagunak.

Orain, bere makina oraindik ere martxan dabilela ohartu da eta gainera, janari-animalia hibridoak sortzen ditu. Hortaz, Flint eta bere kideak misio arriskutsu batean sartuko dira, non kreatura xelebreenei aurre egin beharko dieten.

'Hanburgesa zaparrada 2' filma 21:05etik aurrera izango da ikusgai ETB1en. Jarraian, ia etenik gabe, Errolanen kanta (La Chanson de Roland) ekoizpena estreinatuko du Euskal Telebistak, 22:20ak aldera.