Itxi

telebista

22:15ean

'Gernika Bajo las Bombas' telebistarako filma, gaur gauean, ETB2n

eitb.eus

Erredakzioa

Kondor Legioak 1937ko apirilaren 26an Gernikan egindako eraso ikaragarriaren inguruko hainbat kontakizun biltzen dituen lana 22:15ean eskainiko du Euskal Telebistaren bigarren kateak.

Gernika bajo las bombas Luis Mariasek zuzendutako bi ataleko telesaila eskainiko du ETB2k gaur gauean, 22:15etik aurrera.

Benetako pertsonaia historikoak edo fikziozko pertsonaiak dituzten hainbat istorio kontatzen ditu Gernika bajo las bombas lanak, baina Kondor Legioak 1937ko apirilaren 26an Gernikan egindako eraso ikaragarriaren inguruko kontakizunak biltzen ditu.

Aktore taldean, Marc Clotet, Aitor Mazo, Lander Otaola, Teresa Calo, Egoitz Sanchez, Sara Casasnovas, Roberto Alvarez, Antonio Dechent, Pep Tosar eta Ramon Barea ikus daitezke. Une eta garai zehatz hartako Gernikako gizartea islatzen du, eta gerrak uzten dituen ondorioen erakusgarri izan nahi du.

Ekoizpenean lantalde zabala aritu zen lanean: 60 teknikari, 43 aktore eta 700 figurantetik gora. Donostian, Hernanin, Oñatin, Oiartzunen eta Burgosen ibili ziren filmatzen; Donostian, hain zuzen ere, Miramar jauregian, Aieteko jauregian eta Villa Soroan grabatu zituzten hainbat sekuentzia.

Gernika bajo las bombas filma gaur gauean eskainiko du ETB2k, 22:15etik aurrera.