Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Buruz Buruko Txapelketako Irribarria-Artola, gaur arratsaldean, Eibartik

A.A. | EiTB

Herri kiroletako bi emanaldi ere izango dira: Gorostidi Harria txapelketa eta aizkolarien banakako Eusko Label sariko jardunaldia.

  • Artola

    Artola

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute gaur Eibarko pilota jaialdia. Emanaldia 17:00etan hasiko da, Elezkano II-Barriola / Mendizabal III-Zabaleta partidarekin. Ondoren norgehiagoka nagusia jokatuko da, Iker Irribarria eta Iñaki Artola artean, Buruz Buruko Txapelketaren barruan. Amaitzeko, Elordi-Merino eta Ugalde-Tolosa bikoteak izango dira nor baino nor gehiago. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arduratuko dira kontakizunaz.

Bestalde, herri kiroletako bi emanaldi egingo dira, Ibon Gaztañazpiren ardurapean. Batetik, 12:30ean, bezperan Adunan jokatutako Gorostidi Harria harri-jasotze proba. Bestetik, 16:00etan, goizean Lazkaon jokatutako aizkolarien banakako Eusko Label sariko jardunaldia.