Itxi

telebista

Bigarren itzuliko bozkak

Frantziako hauteskundeei jarraipena egingo die, gaur, EiTBk

A.E.|EiTB

Bai ETBk eta baita Euskadi Irratiak, Radio Euskadik eta eitb.eus-ek ere arreta bereziz jarraituko dute bozken bigarren itzulia.

Igande honetan, EiTBk, albistegien bidez, Frantziako hauteskundeen bigarren itzuliko bozkei jarraipena informatibo berezia egingo die Euskal Telebistan, Euskadi Irratian, Radio Euskadin eta eitb.eus-en.

Hartara, ETBk 'Gaur Egun' eta 'Teleberri' albistegietan egunean zehar jazotzen den guztia bilduko du eta albistegietatik kanpo tarte bereziak eskainiko ditu. ETB1en 23:15etik aurrera eta ETB2n bi konexio berezi izango dira, 22:45ean eta 23:45ean. Nerea Reparaz eta Olatz Arrieta Macronen eta Le Penen egoitzetan egongo dira eta bertatik zuzenean emango dute berri. Bien bitartean, Franck Dolosorrek Iparralden jazotzen den guztia kontatuko du.

EiTBko irratiei dagokienez, Radio Euskadin irratsaio berezia egingo dute 22:00etan eta Euskadi Irratian 23:00etan. Xabier Madariaga eta Mikel Rotaetxe bidali bereziekin, hautagai bakoitzaren kanpainaren azken orduaren berri izango dugu ostiralean bertatik. Igandean, berriz, bakoitzaren egoitzan izango dira. Horretaz gain, noski, arreta berezia jarriko diete Iparraldeko emaitzei, eta horretarako, azken orduko berriak gerturatuko ditu Andoni Lizeaga lankideak.

eitb.eus-ek webgune berezia sortu du Frantziako hauteskundeak direla eta. Online ETBk eta Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik eskainiko dituzten saioak jarraitzeko aukera eskainiko du. Berebat, emaitzen kontaketa eguneratua eskainiko du eta gauean zehar hautagaien agerraldiak.