Itxi

telebista

Audientzia

Asteazkeneko debatea, 'El Conquis'en denboraldiko ikusiena

EITB

2013tik, finalari buruzko debaterik ikusiena izan da, %12,1 audientzia-zatiarekin.

'El Conquistador del Caribe' saioaren finalari buruzko asteazkeneko debatea denboraldiko ikusiena izan zen eta %12,1eko audientzia-zatia lortu zuen. Saioak bataz beste 110.000 ikus-entzule izan zituen, eta audientzia metatuari dagokionez, 278.000 lagunekin bat egin zuten emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan. 2013tik, finalari buruzko debaterik ikusiena izan da.

Asteazkeneko 'El Conquis' saioak aurtengo abenturaren analisia eta Punta Gallinasen jokatutako finala gogoratu zituen sei finalistekin, Gainera, publikoaren lehiakiderik gustukoena aukeratu zuten: Igorreko Isma.

Azkeneko bi urteetako denboraldirik ikusiena egin du 'El Conquis'ek, eta honako datuak lortu ditu: %8,9ko audientzia-zatia eta 235.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.

gin eremuan.