Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Nafarroako 4 ½ko Txapelketako finalerdia, gaur, EiTBn

A.A. | EiTB

Zuzenean emango dira baita ere Santurtziko Ikurriña eta Suitzako Itzuliko azken etapa.

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute Jokin Altunak eta Iker Irribarriak gaur jokatuko duten Nafarroako 4 ½-ko Txapelketako finalerdia. Beasaingo pilota jaialdia 17:35ean hasiko da, Mendizabal III-Erostarbe / Ugalde-Tolosa norgehiagokarekin.

Zuzenean jarraitu ahal izango dira baita ere Suitzako Itzuliko azken etapa, 16:00etatik aurrera, eta KAE Ligako Santurtziko Ikurrina, 12:00etan.

Igandeko kirol eskaintza Euskadiko Sokatira Txapelketako (640 kg) finalak (11:00etan) eta Bizkaiko Pala Sariko finalak (13:00etan) osatuko dute.

atuko dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista