Itxi

telebista

Zinema

'Fuego' filma, 22:15ean, ETB2n

eitb.eus

Erredakzioa

Jose Coronado da filmaren protagonista, eta Luis Marias zinemagile bilbotarra, zuzendaria. Gaur eskainiko du ETB2k Bilbon eta Lekeition grabatutako lana.

Euskal Telebistaren bigarren kateak Fuego filma eskainiko du gaur, ekainak 24, 22:15etik aurrera. Luis Marias bilbotarrak zuzendu zuen lana 2014. urtean, eta, besteak beste, Jose Coronado, Aida Folch eta Leyre Berrocal dira pelikularen protagonistak.

Terrorismoa, gorrotoa eta mendekua batzen dituen pelikula txundigarria da Fuego, atentatu bortitz bat jasan zuen polizia baten istorioa kontatzen baitu filmak. Mariasek Bartzelonan, Bilbon eta Lekeition grabatu zuen pelikula, lehen mailako aktoreekin.

Fuego filma gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.