Itxi

telebista

22:15ean

'88 minutos' Al Pacino protagonista duen thrillerra, gaur gauean, ETB2n

I. A. | EITB.EUS

FBIko psikiatra forentse batek jasoko duen heriotza-mehatxuaren istorioa kontatzen du filmak.

ETB2k 88 minutos (88 minutes) filma eskainiko du gaur, 22:15ean. Jon Avenetek zuzendutako filmak Al Pacino du protagonista. Aktore-taldean daude, baita ere, Alicia Witt, Amy Brenneman, Leelee Sobieski, Ben McKenzie eta Neal McDonough, besteak beste.

Jack Gramm doktorea (Pacino) unibertsitateko irakaslea da eta FBIn ere egiten du lan, psikiatra forentse bezala. Telefono dei baten bidez, heriotza-mehatxu bat jasoko du: 88 minutu baino ez dizkiote emango hil aurretik. Antza denez, Jon Forster emakumeen serieko hiltzailearekin lotuta dago mehatxua. Izan ere, urte batzuk lehenago, Gramm doktoreak Forsterren kartzela-zigorrarekin zerikusia izan zuen.

Ez ezazu galdu 88 minutos thrillerra, gaur gauean, 22:15ean, ETB2n.