Itxi

telebista

ETB2n

Salvador Allende protagonista gaur gauean 'El Lector de Huesos' saioan

Allenderen gorpua hobitik ateratzeko prozesuan hartu zuen parte Paco Etxeberriak duela 6 urte, eta kasuaren inguruko datu esanguratsuak azalduko ditu 22:15etik aurrera.

Salvador Allenderen heriotza misteriotsu eta polemikoa izango dute hizpide Dani Alvarezek eta Paco Etxeberriak gaurko 'El Lector de Huesos' saioan, 22:15etik aurrera.

Bere buruaz beste egin zuen Allendek, edo erailketa izan zen?; nork edo nola egin zuen tiro? Allenderen gorpua hobitik ateratzeko prozesuan hartu zuen parte Paco Etxeberriak duela 6 urte, eta kasuaren inguruko datu esanguratsuak azalduko ditu ETB2n astelehenean, uztailak 3.

Luis Ravanal forentse txiletarrak ere programan hartuko du parte. Ravanalen ustez, Allende hil egin zuten, eta teoria horren inguruko argudioak plazaratuko ditu.

Bestalde, Isabel Allende Txileko presidente ohiaren alabarekin eta Oscar Soto medikuarekin elkartuko da Dani Alvarez, Salvador Allenderen bizitzaren barrunbeak eta bizirik eman zituen azken egunak ikertu nahian.

Gainera, Ertzaintzako adituen laguntzarekin, AK-47 armaren nondik norakoak ezagutuko ditu Paco Etxeberriak, eta ikertzaileek Allenderen bulegoan aurkitu zituzten balen ibilbideaz mintzatuko dira.

'El caso Salvador Allende: ¿suicidio o asesinato de un presidente?', 'El Lector de Huesos' programaren azken atala, gaur izango da ikusgai, ETB2n eta eitb.eus-en, 22:15etik aurrera.

tik aurrera.