Itxi

telebista

22:15ean

Egan taldearen kontzertu berezia, gaur gauean, ETB1eko 'Oholtzan' saioan

A.E.|EiTB

Betiko kantak eskainiko ditu Xabier Saldiasen taldeak Azpeitian.

0:21

Egan taldearen kontzertu berezia eskainiko du gaur gauean Ilaski Serranok aurkeztuko duen 'Oholtzan' saioak, 22:15ean. Xabier Saldiasen taldeak betiko abestiak gogoratuko ditu Azpeitian: 'Han Azpeitin', 'Hemen gaude gu', 'Lo ez', 'Mexiko, 'Loiolan jai, jai', 'Eutsi lagun', 'Maitasun hitzak', 'Limako arratsak'... Inguruko guztiak dantzan jarriko ditu. Saldiasekin batera, Roxi Zubizarreta dantzaria, Idoia Uralde ahotsa, Imanol Iribarren teklista eta Ruben Viejo bateria arituko dira.

Erromeria Lasturren

Egan taldearen kontzertuaren aurretik, 'Oholtzan' saioak, 21:00etan, Lasturren egindako erromeria eskainiko du. Trikitilariak aritu ziren bertan: Epelde eta Lutxurdio; Izer, Alabier, Astiasaran II eta Beñat Osinaga; Laja eta Mikel; eta Elustondo anai-arrebak.