Itxi

telebista

22:15ean

Azpeitiko errekortari lehiaketa, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.E. | EiTB

Uztailaren 25ean Estatuko errekortaririk onenak bildu ziren herriko zezen-plazan.

0:17

Gaur gauean Azpetian uztailaren 25ean izandako Errekortari Lehiaketa eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.

Estatuko errekortaririk onenak bildu ziren herriko zezen-plazan Zezenbeltz eta Toropasion etxeen eskutik. Errekortarien artean, hauek aritu ziren, Unai Arana Xurra eta Sergio Valle euskaldunekin batera: Alberto Cozar, Cristian Moras, Danny Alonso, David Ramirez El Peque, Eusebio Sacristán Use, Javier Manso Balotelli, Jonathan Estebanez El Peta, Jose Manuel González Poca, Juan Nieto eta Saul Rivera.

Imanol Artolak eta Miguel Zendoiak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, 22:15ean hasita.