Itxi

Pintxo Pote

Pintxo Pote

Pintxo Pote

22:15ean

'Pintxo & Pote on Tour' Lizarrako Erdi Aroko Astean, gaur gauean

EITB

Asier Hormaza eta Mikel Elizegi Lizarrara joango dira bertako pintxorik onena topatzera.

0:21

Gaurko 'Pintxo & Pote on Tour' saioan, Asier Hormaza eta Mikel Elizegi Lizarrara joango dira food truckean, bertako pintxorik onena aurkitzeko asmoarekin. Erdi Aroko astean murgilduta topatuko dute herria, eta hango taberna eta jatetxeak ezagutuko dituzte.

La Cepa jatetxean, Erdia Aroko postrea prestatuko diete, eta food truckean garai hartako lehiaketa tradizional bat izango dute, arkume izterra jatea hizpide hartuko duen lehiaketa berezia. V. mendeko jolasetan ere arituko dira gure bi saltseroak, eta garaiko arropaz mozorrotuko dira.

'Pintxo & Pote on Tour' astelehenero izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

us-en.