Itxi

telebista

22:15ean

'Robin Hood, príncipe de los ladrones' pelikula, gaur gauean, ETB2n

I. A. | EITB.EUS

Kevin Costner, Morgan Freeman eta Mary Elizabeth Mastrantonio dira Kevin Reynoldsek zuzendutako filmaren protagonistak.

ETB2k Robin Hood, príncipe de los ladrones (Robin Hood: Prince of Thieves) filma eskainiko du larunbat gauean. Kevin Costner, Mary Elizabeth Mastrantonio, Morgan Freeman, Alan Rickman eta Christian Slater dira Kevin Reynoldsek zuzendutako pelikularen protagonistak.

Gurutzadetan borrokatu ostean etxera itzulitakoan, Locksleyko Robin gazteak (Kevin Costner) aurkituko duen egoera ez da inolaz ere utzi zuen bera izango. Nottinghamgo biztanleak miserian bizi dira sheriffak (Alan Rickman) ezarritako zergen ondorioz. Gainera, aita hil dutela jakingo du, eta mendekua hartzeko asmoa izango du. Horretarako, Sherwood basoan ezkutatuko da Azeem (Morgan Freeman) lagunarekin batera.

Ez ezazu galdu Robin Hood, príncipe de los ladrones abenturazko filma, gaur gauean, 22:15ean, ETB2n.