Itxi

telebista

22:15ean

Ondarroan izango da gaur 'Pintxo & Pote on Tour'

EITB

Asier Hormazak eta Mikel Elizegik Ondarroako taberna eta jatetxeak ezagutuko dituzte, bertako pintxorik onena topatzeko asmoz.

Gaur gauean, 'Pintxo & Pote On Tour' saioak Ondarroara emango ditu Asier Hormaza eta Mikel Elizegi food truckean. Ondarroako pintxorik onena topatzen saiatuko dira, eta horretarako, bertako jatetxeak, tabernak eta herriko pintxo-potea gertutik ezagutuko dituzte.

Horrez gain, Amama Gourmet dendan Ondarroako produkturik esanguratsuenak ezagutuko dituzte, eta Ainhoa Goikoetxea eta Ainhoa Etxebarria izango dituzte gonbidatu food truckean, pintxo bat prestatzen eta sagardoa dastatzen.

'Pintxo & Pote on Tour' astelehenetan izaten da ikusgai, 22:15etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB1en.

TB1en.