Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Arenas-Barakaldo eta Logroñoko pilota jaialdia, gaur, EiTBn

A.A. | EiTB

Domus Dei desafioko hiru partida jokatuko dira Adarraga pilotalekuan: buruz buru, binaka eta lau t'erdian.

Futboleko bigarren B Mailako Arenas-Barakaldo partida izango dugu larunbateko lehen kirol hitzordua ETB1en eta eitb.eus-en. 16:00etan hasiko da norgehiagoka.

Ondoren, Logroñoko Adarraga pilotalekuarekin bat egingo dute. Domus Dei desafioko hiru partida jokatuko dira: lehendabizi, buruz burukoa, Jaunarena eta Bakaikoa artean; ondoren, binakakoa, Larunbe eta oraindik zehaztu gabe dagoen pilotari bat Irribarriaren eta Martijaren aurka arituko dira; eta lau t'erdiko lehia izango da hirugarrena, Erik Jaka eta Iñaki Artola aurrez aurre jarriko dituena.

Guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira EiTBren hedabildeetan.