Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Real Sociedad-Tenerife eta Victor-Jaka, gaur, zuzenean

A.A. | EiTB

Emakumeen Iberdrola Ligako partida 12:00etan eskainiko da, eta Logroñoko pilota jaialdia 17:00etan.

Futbolak, pilotak eta herri kirolek osatuko dute igande honetako kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en.

'Oreka' saioaren barruan, 12:00etatik aurrera, Emakumeen Iberdrola Ligako 5. jardunaldiko partida izango da ikusgai zuzenean: Real Sociedad-Granadilla Egatesa Tenerife.

Ohi denez, pilota emankizuna 17:00etan hasiko da. Logroñoko Adarragatik bi partida hauek eskainiko dira zuzenean: Arretxe II-L. Galartza / Arteaga II-I. Zabala eta Lau T'erdiko Txapelketako Victor-Jaka.

16:00etako herri kirolen tartean harri-jasotzea izango da protagonista. Harri txikien kategoriako Euskal Herriko Txapelketan gertatutakoa bilduko dute.