Itxi

telebista

ETB1en, 22:00etan

'Euskal Herria Gasteizen Kantari' emanaldi berezia, gaur gauean, ETB1en

A.A. | EiTB

Euskal Herriko kantuzale elkarteek Gasteizen egindako topaketa eskainiko du, aste honetan, 'Oholtzan' saioak.

0:18

Aurtengo Euskal Herriko kantuzale elkarteen topaketa Arabako hiriburuan egin zen maiatzean. Egun hartako ekitaldi nagusia eskainiko ditu 'Oholtzan' saioak gaur, 22:00etatik aurrera.

2010ean euskal kantu talde herrikoien sarea sortu zenetik, 'Euskal Herria Kantuz' ekitaldia urtero ospatu da herrialdez herrialde. Oraingoan Gasteiz izan zuten bilgune. Landatxo kiroldegian harrera egin eta gero, Foruak plazarainoko ibilbidea osatu zuten, eta bertan egin zuten ekitaldi nagusia.

Euskal kantagintzaz gozatzeko parada, beraz, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en.