Itxi

telebista

18:00etan

Lietuvos Rytas Vilnius-Retabet Bilbao Basket, gaur arratsaldean, zuzenean

EiTB

Lointek Gernika Bizkaia eta Spar Citylift Girona taldeen arteko partida ere izango da ikusgai, 20:00etan.

Gaur arratsaldean, Eurokopako bi partida izango dira zuzenean ikusgai Euskal Telebistan. 18:00etan, Lituaniako Vilnius hirian, Retabet Bilbao Basket taldeak bertako Lietuvos Rytas Vilnius taldearen kontra jokatuko du Europako txapelketako lehen jardunaldian. Asier Aranguren eta Josean Aldalurrek egingo dute partidaren emanaldiaren kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en.

Ondoren, 20:00etan, Lointek Gernika Bizkaia eta Spar Citylift Girona taldeak aurrez aurre izango dira emakumeen Eurokopa txapelketako lehen jardunaldian. Juan de la Vegak eta Aitor Uriondok egingo dute kontakizuna, zuzenean, ETB4n eta eitb.eus-en.