Itxi

telebista

Gaur

Aizkolariak, atletismoa eta pilota, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Euskal Herriko Txapelketako finala, Robers 15K Donostiako Klasika eta Urrutikoetxea-Altuna III Lau T'erdiko Txapelketako partida eskainiko dira.

Zuzeneko hiru kirol emankizun izango ditugu gaur: atletismoa eta pilota ETB1en eta herri kirolak ETB4n. Guztiak streaming bidez ere jarraitu ahal izango ditugu eitb.eus-en.

Lehen hitzordua 12:00etan izango dugu, Robers 15K Donostiako Klasikarekin.

17:00etan, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da Lekunberritik. Bertan, Lau T'erdiko Txapelketako bi partida jokatuko dira: promoziokoa, Elordi eta Ugalde artean, eta lehen mailakoa, Urrutikoetxea eta Altuna III.aren artean. Gorka-Martija / Mendizabal III-L. Galartza norgehiagokarekin amaituko da jaialdia.

Azkenik, 18:00etan, Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa eskainiko da Donostiatik.

Bestalde, Durangoko San Fausto zesta punta torneoko finala izango dugu ikusgai 19:15ean ETB4n eta eitb.eus-en.