Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Urrutikoetxea-Ezkurdia Lau t'erdiko partida, arratsaldean, Bilbotik

A.A. | EiTB

Aurretik, Bigarren B Mailako Real Union-Osasuna Promesas norgehiagoka eskainiko da.

Larunbateko 'ETB Kantxa' saioa Bilbotik eskainiko da zuzenean, 18:00etatik aurrera. Arteaga-Albisu / Laso-L. Galartza partidarekin hasiko da jaialdia eta, ondoren, Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako norgehiagoka jokatuko dute Urrutikoetxeak eta Ezkurdiak. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

Pilotaren aurretik, ohi denez, Bigarren B Mailako futbolaren tartea zabalduko dute. Real Union-Osasuna Promesas neurketaren kontakizuna egingo dute Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Xabier Ormazabalek 16:00etan hasita.

Lau 'erdikoaren partida eta Bigarren B Mailako Real Union-Osasuna Promesas norgehiagoka, zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en.

/p>