Itxi

telebista

22:30ean

Itsas zaporeko sukaldea Urdaibain, gaurko 'Juego de Cartas' saioan

A.E. | EiTB

Madaixagane, Artza, Almiketxu eta Kanala jatetxeak izango dira aste honetako protagonista.

Busturialdea-Urdaibaiko itsas zaporeko sukaldea izango da protagonista gaur gaueko 'Juego de Cartas' saioan.

Madaixagane jatetxean hasiko dute bidea. Askok museoko jatetxea deitzen diote, Euskadiko Biodibertsitatearen Zentroko Museoko jatetxea, alegia. Jose Iglesiasen Artza jatetxean egongo dira gero. Itsas giroko jatetxe honek 'amonaren erara' prestatzen ditu jakiak, Iglesiasek berak azaltzen duenez. Hurrengo geldialdia Javier Ormaetxearen Almiketxun egingo dute. Artearen ikatzarekin sortzen dituzten txingarrak dira jatetxearen ezaugarri nagusia. Ibilbidea Arteagako Kanala jatetxean amaituko da. Marcos Jimeno jabea, Urdaibain aspaldian bizi den katalana, ezagutuko dugu bertan.

'Juego de Cartas' astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.