Itxi

telebista

22:00etan

'2012' filma, gaur gauean, ETB2n

EiTB

EiTB

Mayen egutegiaren arabera, 2012. urtean gertatu beharreko hondamendietan oinarrituta dago pelikula hau.

ETB2k 2012 filma eskainiko du gaur, 22:00etan. Roland Emmerichek zuzendutako eta John Cusack aktoreak protagonizatutako pelikula. Mayen egutegiaren arabera, 2012. urtean gertatu beharreko hondamendietan oinarrituta dago pelikula hau.

2008an, estatu batuetako presidenteak (Danny Glover) potentzia nagusiak deitzen ditu gizateriarenganako arrisku handi bati buruz hitz egiteko. Urteak pasatzen dira eta 2012. urtearen gertutasuna ikusita, agintariek munduaren amaiera izango dena saihestu behar dutela erabakitzen dute. Horretarako, urte batzuk lehenago, Adrian Helmsley (Chiwetel Ejiofor) eta Carl Anheuser (Olivia Platt) zientifikoek hasitako plana gauzatzen dute.

Bitartean, Jackson Curtis (John Cusack) idazleak bere eguneroko bizitzarekin jarraitzen du bizi-alargun eta bi umeren aita moduan. Limusina gidari bezala lan egiten du eta bere emazte ohiaren (Amanda Peet) gaitzespenak jasan behar ditu egunero. Egun batean, bere semeekin ibilaldi bat ematen dagoela, Jackson planetaren suntzipen sintometaz jabetzen da.

Ez ezazu galdu 2012 filma, igandean, 22:00etan, ETB2n.