Itxi

telebista

22:00etan

'El fuego de la venganza', gaur gauean, ETB2n

EITB

EITB

Tony Scotten film hau A. J. Quinnellen izen bereko eleberrian oinarrituta dago.

El fuego de la venganza (2004) pelikula eskainiko du gaur ETB2k 22:00etatik aurrera. Tony Scott zinemagileak zuzendu du filma eta Denzel Washington, Dakota Fanning, Christopher Walken eta Radha Mitchell dira protagonistak.

Mexiko Hiria. Bere bizitzarekin desengainatuta dagoen polizia batek gogo txarrez lan berria onartuko du: bahiketa mehatxuak izan duen bikote baten alaba (Dakota Fanning) babestea, Lupita Ramos. Orain arte ezagutzen ez zituen sentimenduak azaleratuko ditu neskatoarekin izango duen harremanak. Lupita bahitzen dutenean, bere amorrua nabarmena izango da eta bahitzaileen aurkako mendeku bila hasiko da.

Ez galdu El fuego de la venganza, gaur, 22:00etatik aurrera, ETB2n.