Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Lantziegoko pilota jaialdia, gaur, zuzenean, ETB1en

A.A. | EiTB

Aurrez, Leioa eta Barakaldo arteko futbol partida izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Larunbat honetako 'ETB Kantxa' saioa Lantziegotik emitituko da. Bertan, bi partida jokatuko dira: Peña II-Iturriaga / Bakaikoa-Salaverri eta Victor-Beroiz / Laso-Aretxabaleta. 18:00etatik aurrera jarraitu ahal izango dugu emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en Joxetxo Lizartzaren, Jokin Errastiren eta Xabier Anduezaren kontakizunarekin.

Aurrez, 16:00etan, futbola izango dugu ikusgai: Bigarren B Mailako Leioa-Barakaldo partida. Naxari Altuna, Juanan Larrañaga eta Xabier Ormazabal izango dira esatariak.

Bestalde, 11:00etan, Andoaingo zesta punta txapelketako finalaren berri emango dute Xabi Larrañagak eta Felix Espillak ETB4n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista