Itxi

telebista

Kirolak

Arenas-Gernika eta Lizarrako pilota jaialdia, gaur, zuzenean, EiTBn

A.A.| EiTB

Binakako Txapelketako Bengoetxea VI-Larunbe eta Olaizola II-Imaz bikoteen arteko partida izango dugu ikusgai.

Zuzeneko bi emanaldi izango ditugu gaur ETB1en eta eitb.eus-en. Lehendabizi, futbola: Bigarren B Mailako Arenas-Gernika partida. Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Xabier Ormazabalek egingo dute kontakizuna 16:00etan.

Jarraian, 18:00etan, pilota izango da ikusgai, Lizarratik. Bi partida jokatuko dira: Bengoetxea VI-Larunbe eta Olaizola II-Imaz Binakako Txapelketako partida, eta Agirre-Ibai Zabala eta Arteaga II-Beroiz bikoteen artekoa. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

Larunbateko kirol eskaintza osatzeko, 11:00etan, Zumaiako zesta-punta torneoko finala, eta, 13:00etan, afizionatu mailako Euskadiko Lau T'erdiko  Txapelketako finalak izango ditugu ikusgai.