Itxi

telebista

22:30ean

'Con la Calle a Cuestas' saioak hainbat gisatako elkarteak erakutsiko ditu

A.E.|EiTB

Aste honetako saioan, denetariko elkarteetan komunitatean gustura daudela erakutsiko dute hainbat pertsonak.

Gaur gauean, 'Con la Calle a Cuestas' saioan (ETB2n, 22:30ean), denetariko elkarteak sortu dituzten pertsonak emango dituzte ezagutzera, eta gustura zergatik dauden kontatuko dute.

Gasteizko Santa Cruz komentuko moja domingotarrak, esate baterako, oso gustura bizi direla ikusiko dugu. Urtean behin klausura eteten dute, prozesio batean parte hartu eta herritarrei komentua erakusteko. Saioko lantaldea komentuan izan da, klausurako komentu baten egunerokoa nolakoa den erakusteko.

Atyla eskola ontziko boluntarioak ere elkartean bizi dira. Uda nabigatzen eman ondoren, Atyla goleta Bilboko itsasadarrean porturatuta dago. Hainbat herrialdetako gazteak hilabete hauetan ontzian bizi dira mantentze lanak egiten.

Japoniako kulturak jarraitzaile asko ditu munduan zehar. Milaka lagunek parte hartzen dute mundu osoan dauden manga jaialdietan, eta 'Con la Calle a Cuestas' Zornotzako Mangamore jaialdian egon da, mangazaleen euskal herritarren topagune nagusian.

Fenomeno paranormalen jarraitzaileak, orobat, geroz eta gehiago dira. Iruñean leku sorginduak bisitatzera joaten den talde bat ere badago. Programako lantalde batek bisita beldurgarria egin du horiekin.

 

iekin.