Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Olaizola II-Imaz / Victor-Albisu, Logroñotik, gaur, ETB4n eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Binakako Txapelketako partidarekin batera, Venta de Baños Palentziako herriko Nazioarteko Krosa eskainiko dute zuzenean.

  • Esku pilota

    Esku pilota

Igande honetan, goizez eta arratsaldez, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia izango dugu ikusgai zuzenean ETB1en. Horrexegatik, kirol emankizun guztiak ETB4n eskainiko dituzte, eta, ohi denez, baita eitb.eus-en ere.

Erremontea izango dugu lehen hitzordua, 12:15ean. Bezperan Hernaniko Galarretan jokatutako Binakako Txapelketako finalerdiaren kontakizuna egingo dute Iñigo Aiestaranek eta Manuel Arrizabalaga Matxinek. Urriza-Agirrezabala eta Ezkurra II-Endika izango dira nor baino nor gehiago.

13:30ean, Venta de Bañoseko (Palentzia) Nazioarteko Krosaren berri emango dute zuzenean Juanan Legorburuk eta Xabier Leibarrek.

17:00etan, 'ETB Kantxa' saioaren barruan, Logroñoko Adarraga pilotalekuko jaialdia izango dugu ikusgai. Hiru partida hauek jokatuko dira: Artola-I. Zabala / Arteaga II-Untoria, Olaizola II-Imaz / Victor-Albisu (Binakako Txapelketa) eta Arretxe II-Iturriaga / Bakaikoa-Salaverri. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.