Itxi

telebista

22:30ean

'Igelak' filma Gorka Otxoarekin, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

L.A. | EiTB

EITB

Pobrezia eta krimena nagusi diren giro postapokaliptikoa aurkeztuko digu Patxo Telleriaren filmak.

0:22
Igelak promo

Patxo Telleria zinemagileak zuzendutako Igelak komedia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek gaur. Gorka Otxoa da filmeko protagonista, baina Mikel Losada, Josean Bengoetxea, Gurutze Beitia, María Cruickshank eta Miren Gastañaga ere azaltzen dira pelikulan.

Delitu ekonomikoak direla-eta atxilotu dute Pello, banketxe-sukurtsal bateko zuzendaria. Espetxean ez sartzeko, ihes egitea erabakiko du. Justiziarengatik ihesean ibiliko da, beraz, eta euren etxeetatik kaleratu duten lagun-talde batekin ezkutatuko da okupatutako eraikin batean. Beraien konfiantza bereganatuko du, baina asmo bakarra izango du berak: dokumentazio faltsua egiteko behar duen dirua haiei lapurtzea eta atzerrira alde egitea han bizitza berri bati ekiteko.

Igelak, gaur, 22:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.