Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador del Caribe: La cuenta atrás' saioak 292.000 ikus-entzule izan zituen

EITB

Realityaren estreinaldiaren aurretik emandako atarikoa bere ordu tartean kolider izan zen. %14,2ko audientzia zatia lortu zuen.

'El Conquistador del Caribe: La cuenta atrás' saio berezia asteleheneko ordutegi nagusian nabarmendu zen eta bere ordu tartean kolider izan zen. Julian Iantzik aurkeztutako saioak %14,2ko audientzia zatia lortu zuen eta 292.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Datorren astetik aurrera ikusgai izango dugun 'El Conquistador del Caribe' saioaren atarikoan, abentura realityaren hamalaugarren edizioan parte hartuko duten 30 lehiakideak eta kapitainak aurkeztu zituen.

'El Conquistador del Caribe' datorren astelehenean (urtarrilak 15) estreinatuko da 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.

.