Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Valentzia-Athletic eta Larraintzarko pilota jaialdia, gaur, zuzenean

A.A.| EiTB

Bakaikoa-Etchegoin / Etxeberria-Jaunarena eta Bengoetxea VI-Larunbe / Laso-Albisu partidak eskainiko dira.

Emakumeen Iberdrola Ligako Valentzia-Athletic partida izango dugu eguneko lehen kirol hitzordua ETB1en eta eitb.eus-en. Naxari Altunak eta Larraitz Lukasek gidatuko dute emanaldia zuzenean 12:00etatik aurrera.

Bigarrena, berriz, Larraintzarko pilota jaialdia izango dugu. 17:00etan hasiko da Promozio Txapelketako Bakaikoa-Etchegoin / Etxeberria-Jaunarena neurketarekin. Ondoren, Binakako Txapelketako Bengoetxea VI-Larunbe / Laso-Albisu partida jokatuko da. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia zuzenean arituko dira bertatik.

16:00etan, herri kirolen tartean, bezperan Abadiñon jokatutako aizkolarien Binakako Eusko Label sariko norgehiagoka izango da ikusgai: Atutxa II-Txikia IV / Mugertza II-Otaegi. Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebeste egingo du