Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Amorebieta-Real Union eta Iruñeko pilota jaialdia, gaur, zuzenean, EiTBn

A.A.| EiTB

Dario-Irusta / Bakaikoa-Etchegoin eta Olaizola II-Imaz / Irribarria-Jaunarena partidak eskainiko dira.

Larunbatero legez, futbola izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en arratsaldeko lauretan. Amorebieta-Real Union partidaren kontakizuna egingo dute Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Xabier Ormazabalek Zornotzatik zuzenean.

18:00etan, pilotaren txanda izango da. Iruñeko Labriteko jaialdia zuzenean jarraitzeko aukera izango dugu. Lehendabizi, Promozio Txapelketako Dario-Irusta / Bakaikoa-Etchegoin norgehiagoka jokatuko da. Ondoren, Binakako Txapelketako Olaizola II-Imaz / Irribarria-Jaunarena. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.