Itxi

telebista

22:30ean, ETB1en

'Ez izan beldurrik' filma, gaur gauean, ETB1en

eitb.eus

Haurtzaroan sexu abusuak jasan zituen gazte bat du protagonista Montxo Armendariz nafarrak zuzendutako filmak.

0:21

Gaur gauean, Ez izan beldurrik (No tengas miedo) filma izango da ikusgai "Zinez" saioan. ETB1en emango dute Montxo Armendarizen pelikula, 22:30ean.

Michelle Jenner aktoreak gorpuztu du pertsonaia nagusia: Silvia. Haurtzaroan abusuak jasan ostean, horrek utzitako arrastoei aurre egingo die 25 urterekin. Belen Rueda eta Lluis Homar dira Silviaren gurasoak film honetan. Horiekin batera, Rubén Ochandiano, Javier Pereira eta Elvira Mínguez aktoreak ere ikus daitezke bertan lanean, baita Iranzu Erro, Ainhoa Quintana, Irene Cervantes eta Maider Salas ere.