Itxi

telebista

Zinea

'Ned Kelly (Comienza la leyenda)' filma, gaur, ETB2n

EITB

Gregor Jordanek zuzendutako akziozko westerna izango da ikusgai larunbat honetan. Film honek izen ezaguneko aktore-zerrenda du, Heath Ledge, Orlando Bloom eta Naomi Watts baitaude horien artean.

  • Filmaren une bat

ETB2n ikusgai izango da gaur Nek Kelly (Comienza la leyenda) akziozko westerna. Film hau Gregor Jordanek zuzendu zuen, eta izen ezagun ugari aurki daitezke aktore-zerrendan; Heath Ledger, Orlando Bloom eta Naomi Watts, tartean.

Australian 1870 aldera bizi izan zen Ned Kelly izeneko gizon baten istorioa kontatzen du. Irlandatik joandako immigrante familia batekoa da, eta, hori dela eta, gizarte hartan bereziki ahulak direla sentitzen du. Gainerako bizilagunen aurreiritziak jasateaz gain, poliziaren gehiegikeriak ere onartu behar dituzte, eta horrek gehiago okertzen du euren egoera, aurretik ere nahikoa delikatua bada ere. Gizartearen aurka itzultzeko saiakera batean, eta familia aurrera ateratzeko asmoz, bertako kide batzuk banda kriminal bat osatu, legeak saihestu eta bankuetan lapurretak egiten hasiko dira.

Ez galdu Ned kelly (Comienza la leyenda) filma, gaur, 22:00etan, ETB2n.