Itxi

telebista

Cine Éxito

'Todos están bien' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB

Giuseppe Tornatorek 1990an egindako filmaren remake da komedia erromantiko hau, baina oraingoan Robert De Niro da protagonista.

  • Filmaren poster promozionala

ETB2n ikusgai izango da, gaur, Todos están bien (Everybody’s Fine, 2009) filma. Drama erromantiko hau Kirk Jonesek zuzenduta dago, eta Robert De Niro da bertako pertsonaia nagusia. Lan horri esker, aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen.

Orain dela gutxi alargun geratu den erretiratutako gizon baten (De Niro) istorioa kontatzen du filmak. Bazkari baten aitzakian bere lau seme-alabak elkartu nahi ditu, baina  ez da inor hitzordura azalduko. Hori ikusita, gizonak bere medikuaren aholkuei jaramonik ez egitea erabaki, eta Ameriketako Estatu Batuetan barrena bidaia luze batean murgilduko da, Nueva Yorketik Las Vegaseraino, bere seme-alabak ikusi ahal izateko. Orduan konturatuko da euren bizitzek ez dutela bat egiten berak buruan zuenarekin....

Ez ezazu galdu, 22:00etan, Todos están bien (Everybody’s Fine, 2009) filma ETB2n.