Itxi

telebista

22:00etan

'Deliverance Creek' filma, gaur, ETB2n

EITB

Jon Amielek zuzendutako western dramatiko honetan, Lauren Ambrose, Wes Ramsey, Christopher Backus eta Riley Smithek hartzen dute parte, besteak beste.

  • Filmaren irudi promozionala

    Filmaren irudi promozionala

ETB2k Deliverance Creek filma eskainiko du larunbat honetan. Western dramatiko hau XIX. mendeko Ameriketako Estatu Batuetan oinarrituta dago, Gerra Zibil batetik atera berria den herrialde hartan.

Film honek Belle Barlowe-ren (Lauren Ambrose) istorioa kontatzen du, alargun geratu berri den hiru seme-alaben ama. Hiri batean bizi dira, eta bertako egoera ekonomikoa ez da batere ona, eta bankuek are gehiago estutzen dituzte larri dauden familiak. Egoera zail horretan, ezbaian jarriko dira protagonistaren printzipio moralak, eta ondorioz, pertsona eredugarria izan edo bere familia babestu izango ditu aukeran.

Ez galdu Deliverance Creek filma, gaur, ETB2n.