Publizitatea
X

Irratia zuzenean

'Atrápame si Puedes' saiorako castinga, 2018ko maiatzaren 23an, Bilbon

telebista

10:00etatik 19:30era

'Atrápame si Puedes' saiorako castinga, gaur, Bilbon

EITB.EUS

2018/05/23

Galde-erantzunen saiorako lehiakideak hautatzeko probak EiTBren Bilboko egoitzan egingo dira, 10:00etatik 19:30era.

  • Whatsapp
  • Bidali

"Atrápame si Puedes" saioan parte hartzeko probak egingo dituzte gaur Bilbon, EiTBren egoitzan (Basurtuko kaputxinoak, 2), 10:00etatik 19:30era.

Euren jakintza eta erreflexuak erakutsi nahi dituzten lehiakide onenen bila dabiltza saioaren arduradunak. Hortaz, bertan parte hartu nahi izanez gero, bidali zure datuak eta telefono-zenbakia atrapamesipuedes@eitb.eus helbidera, eta programako kideak zurekin harremanetan jarriko dira, hitzordua zehazteko.

Patxi Alonsok aurkezten duen saioa astelehenetik igandera izaten da ikusgai, 14:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en. Lehiakideek primeran pasatzen dute haren galderei erantzunez, eta etxera diru mordoxka bat eramateko aukera izaten dute, egunero jokoan jartzen den diru-zakua irabaz dezaketelako.

Esan bezala, "Atrápame si Puedes" saiorako lehiakideak aukeratzeko castinga EiTBren Bilboko egoitzan egingo da gaur, eta bertan parte hartzeko bi baldintza daude: 18 urte beteta izatea eta aldez aurretik hitzordua jarrita izatea.

Azkenik, hautagaiek nortasun agiria edo pasaportea eraman beharko dute hitzordura.

*Lege-oharra: Jasotako datu pertsonalak kudeatzeko arduraduna HOSTOIL PRODUKZIOAK ekoiztetxea da (IFK: 95415634-B. Egoitza: Basurtuko kaputxinoak 2, 48013 Bilbo. Telefonoa: 94 656 3000). Datuak babesteko araudiak zehaztu bezala, datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubidea erabiltzeko, enpresa horretara jo behar da. Horretarako, eskariarekin batera, NAN agiriaren kopia bat bidali behar da helbide honetara: info@hostoil.com.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • ETB1

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
Bago!az Abeslari eta aktore onenaren bila Bago!az
Gure Kasa Gazteen intereseko gaiak Gure Kasa
Ur Handitan Gizarteko gaien erreportaje sakonak Ur Handitan
Publizitatea
Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena