Itxi

telebista

22:00etan

'Los límites de la verdad' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB

Karen Moncrieff estatubatuarrak zuzendutako drama judizial honek aktore-zerrenda paregabea du. Bertan agertzen dira, esate baterako, Kate Beckinsale, Nick Nolte eta Anna Anissimova.

Euskal Telebistaren bigarren kateak Los límites de la verdad (The trials of Cate McCall, 2013) filma eskainiko du gaur. Karen Moncrieffek zuzendutako drama judizial hau aktore zerrenda paregabe batek osatzen du; Kate Beckinsale, Nick Nolte, Anna Anissimova, James Cromwell eta Tayne Diggs aktoreak ageri dira bertan, besteak beste.

Pelikula estatubatuar honetan, Cate McCall (Kate Beckingsale) da protagonista. Iraganean fiskal bezala lan egin bazuen ere, drogamenpekotasunaren ondorioz lanaz gain, bere alabaren kustodia ere galdu zuen. Orain, errehabilitazio prozesu baten ostean, bizimodu berri bat hasteko prest dago, eta horretarako, hilketa egotzita, modu bidegabean kondenatutako preso bat defendatzeari helduko dio. Lan horretan hainbat politikari ustelen aurka jardun beharko du, eta bidegabeko sistema judizial bati aurre egin beharko dio.

Ez ezazu galdu, Los límites de la verdad filma, gaur gauean, 22:00etatik aurrera, ETB2n!