Itxi

telebista

19:00etan

Athletic-Reala Erregina Kopako partida, gaur, zuzenean, ETB4n eta eitb.eus-en

EiTB

Aurretik, 13:05ean, Italiako Giroko 17. etapa izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Athleticeko jokalariak. Argazkia: EiTB.

    Athleticeko jokalariak. Argazkia: EiTB.

Athleticek eta Realak Erregina Kopako itzulerako partida jokatuko dute gaur Lezaman, 19:00etan. ETB4n eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango dugu norgehiagoka, Naxari Altunaren kontakizunarekin. Larraitz Lucas izango du lagun esatari lanetan, eta Janire Fragua, protagonistei elkarrizketak egiteko.

Bestalde, 13:05etik aurrera, Italiako Giroko 17. etapa, Riva Del Garda eta Iseo artekoa, izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Etapa lasaia espero da, mendiko jardunaldi gogorren aurretik. Ohi denez, Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfontso Arroiok egingo dute kontakizuna.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista