Itxi

telebista

22:30ean

Mendian izango da osteguneko 'Con la Calle a Cuestas' saioa

EITB

Euskaldunen jarduerarik gustukoenetako bat da mendira joatea eta lagun-talde ezberdinekin egindako irteerak erakutsiko dizkigu saioak.

Osteguneko 'Con la Calle a Cuestas' saioa lagun-talde ezberdinekin bilduko da mendira txangoak egin eta mendiaz gozatzeko. Hasteko, Aralarrera igoko dira, eta gure lurraldeko historiaz hainbat gauza ikasiko dituzte. Gainera, mendizaleen ibilbidearen amaiera pozten duten Aralarko San Miguel aterpetxeko jabeekin izango dira, eta hamaiketakoa hartuko dute bertan.

Mendira igotzeko beste aukera bat zaldian ibiltzea da. Astebururo Euskal Herriko puntu ezberdinak zaldi gainean bisitatzen dituzten lagun-taldearekin arituko dira.

Mendiak geroz eta jarraitzaile gehiago ditu, eta horren adibidea da Bilboko mendizale talde batek antolatu duen martxa jendetsua. Bi autobus bete dituzte, 100 pertsona baino gehiagorekin. Mendi martxa, gainera, herri bazkari handi batekin amaituko dute.

Mendira igotzen diren pertsonekin ez ezik, bertan bizi direnekin ere izango da 'Con la Calle a Cuestas' saioa. Zugaztietako lagun-talde dibertigarri baten kasua da hori. Herriak azkeneko hamarkadetan jasan duen aldaketa azalduko dute.

'Con la Calle a Cuestas' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eib.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista