Itxi

telebista

22:45ean

Bizkaiko Dantzari Eguna, gaur gauean, 'Oholtzan' saioan

EITB

Ilaski Serranok aurkeztuko duen saioak Bilboko hirigunean ospatu zen ekitaldi jendetsua eskainiko du bere osotasunean.

0:19

'Oholtzan' saioak Bizkaiko Dantzari Eguneko ekitaldi nagusia eskainiko du gaur. Maiatzaren 20an Bilbo erdigunean ospatutako ekitaldiak inoiz baino partaidetza handiagoa izan zuen: 80 dantza taldeetako 3.500 dantzarik parte hartu zuten eta euskal folklorearen dantza ezagunenen erakustaldia egin zuten Bilboko Kale Nagusian.

Ilaski Serranok aurkeztuko du saioa, eta Luisma Laboa kazetariak kalean izan zen giro ezin hobea jasoko du bertatik bertara. Besteak beste, hainbat dantzarirekin eta Jose Mari Oiarzabal Bizkaiko Dantzarien Biltzarreko presidentearekin elkarrizketak eskainiko ditu Laboak.

'Oholtzan' gaur izango da ikusgai, 22:45ean, eitb.eus-en eta ETB1en.