Itxi

telebista

20:00etan

'Historias a Bocados' Artean izango da gaur

EiTB

Imanol Agirre pilotaria, Ugabe Txakolindegiko Ugaitz Ugarte eta itsuen mendiko itsu-gidariekin egongo da Hung Fai.

'Historias a Bocados' saioak Arteara bisita egingo du, 20:00etan.

Hasteko, Hung Faik Imanol Agirre pilotariarekin herriko pilotalekuan hitzordua egingo du.

Ugaitz Ugarte dute saioko beste protagonistetako bat. Bere garaian hegazkin gidari izan zen eta orain dela gutxi arte helikopteroak egiten jardun du. Orain dela urte bete, familiako upategira itzuli zen, Txakoli Ugabera, esparru komertzialaz arduratzeko.

Ramontxu Lopez Arteako beste bizilagunetako bat dugu. Hamaika kontu kontatuko dizkio Hung Fairi mendiko txangoetan itsu-gidari lanak egiten dituen gizonak.

'Historias a Bocados' 20:00etan dago ikusgai eitb.eus-en eta  ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista