Itxi

telebista

Canal Vasco

Nola sintonizatu Canal Vasco?

E.O.

EITB

Canal Vasco Amerika eta amerikarrak gogoan hartuta sortutako katea da. Gaztelania erabiltzen du, eta euskaraz esandakoak azalpenekin edo azpitituluekin lagunduta agertzen dira.

  • Canal Vasco

    Canal Vasco

Canal Vascoren programazioa orotarikoa da, eta publiko zabalari dago zuzenduta, ez bakarrik euskal jatorria dutenei edo euskaldunekiko sinpatia dutenei. Bizitza ezagutzeko, ulertzeko eta azaltzeko modu honen inguruan interesa dutenak ditu gogoan. Joan-etorrikoa da Canal Vasco: amerikarrei hemengo gaiak gerturatzen dizkie, eta hangoak guri.
Hiru ardatz ditu programazioak: informazioa, kirola eta kultura-dibertimendua.

TELEBISTA

Canal Vasco nola sintonizatu

Jarraian, Amerikan Canal Vasco sintonizatzeko beharrezkoak diren datu teknikoak dituzu:

- Satelitea: Hispasat 1E en 30º West
- Frekuentzia: 12.052 Mhz. V
- Transpondedorea: 133
- Sym Rate: 27500 Msym/sg
- FEC: ¾
- Service ID: 110
- Video pid 4256
- Audio pid 4257

IRRATIA

Radio Euskadi eta Euskadi Irratia nola sintonizatu

Radio Euskadi

Service ID: 213
Audio Pid: 44

Euskadi Irratia
Service ID: 212
Audio Pid: 43

Jarri gurekin harremanetan

Gurekin harremanetan jarri nahi duen orok telefonoz (+(34) 946563000) edo e-mail bidez (canalvasco.etbsat@eitb.com) egin dezake.