Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Kontxako Banderaren azken txanda, zuzen-zuzenean, igande honetan

A.A.

EITB

ETB-1en eta eitb.com-en jarraitu ahal izango da emanaldia.

  • 'Kontxako bandera'

Igande honetako kirol festari Kontxako Banderarekin ekingo diote Euskal Telebistak eta eitb.com-ek 10:45ean (ETBK Sat-en errepikapena 19:30ean emango da). Lan-talde zabal batek egingo du posible estropadaren erretransmisioa. Kontakizuna egiteko eta protagonistekin hitz egiteko, berriz, Mikel Olazabal, Jose Luis Erkizia Baserri, Ibon Gaztañazpi eta Xabier Andueza arituko dira.

Izango da kirol emankizun gehiago igandean ETBn. Ohiko ‘Herri Kirolen’ tartean Zazpi Herrialdeen Txapelketa eskainiko da Koldo Aldalurren eskutik 16:00etan. Ondoren, pilota izango dugu ikusgai Hondarribitik. Estelarrean, Xala-Zubieta eta Irujo-Merino II.aren arteko partida izango da ikusgai. Aurretik Idoate-Cecilio eta Gorka-Zabaleta arituko dira nor baino nor. Xabier Euzkitzek eta Joxean Tolosak emango dute jaialdiaren berri eta Elena Azpeitiak egingo ditu elkarrizketak 17:00etan hasita.

Erretransmisioez gain, eguneko kirol tarteetan albiste izan diren gainontzeko kirol ikuskizunek ere izango dute lekua. Gainera, 'Gol Festa' saioan, 19:30ean, futboleko jardunaldiari ere arreta bereziz jarraituko diote.

ETBK Sat-en ‘Tribuna Gol’

Bestalde, ETBK Sat-en ‘Tribuna Gol’ saioak, 22:30ean, Mikel Olazabalen eskutik, Lehen Mailako futbol jardunaldiaren errepasoa egingo dute. Golak, balorazioak, jokaldien azterketa eta protagonisten hitzak bilduz.