Itxi

telebista

Txirrindularitza

Flèche Wallone klasikoa, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean

EiTB

Urriaren 1ean, aldiz, Italiako Giroko aurkezpen ekitaldia eskainiko da ETB4n, 17:30ean.

0:20
Flèche Wallone klasikoa

GaurFlèche Wallone txirrindularitza lasterketa izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Lehenik, 11:00etan, emakumeak arituko dira, zuzenean, eta Fermin Aramendi eta Leire Olaberria izango dira bertan gertatzen dena komentatzeko arduradunak. 14:30etik aurrera, ETB4n, eta 15:00etatik aurrera, ETB1en, gizonen txanda izango da. Kontakizuna, aldiz, Femin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfontso Arroiok egingo dute.

Horrez gain, ostegunean, urriak 1, Giroa aurkezteko ekitaldia eskainiko dute ETB4n eta eitb.eus-en, 17:30ean. Fermin Aramendi, Alfontso Arroio, Xabier Usabiaga eta Alessandro Ruta arituko dira horren berri ematen. Italiako Giroa urriaren 3an hasiko da.