Itxi

telebista

Kirolak

Bigarren B Mailako futbola eta pilota, gaur, zuzenean, EITBn

EITB MEDIA

Eskuz Binakako Txapleketako partida Ezkurdia - Ladis Galarza vs Altuna III - Mariezkurrena pilotarien artean jokatuko da.

  • Futbola, baloia

    Futbola, baloia. Argazkia: EITB Media

Bi kirol emanaldi eskainiko dira gaur zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en: futbola eta pilota.

Alde batetik, 15:45ean, Bigarren B Mailako Leioa eta Barakaldo taldeak arituko dira jokoan Sarriena futbol zelaian. Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak egingo dute partidaren kontakizuna.

Eta ondoren, 17:30ean, hiru pilota partida jokatuko dira Bergaran. Lehenik, binakako partida bat jokatuko dute Irribarria - Tolosa vs P.Etxeberria - Bikuña pilotariek. Gero, partida nagusia jokatuko da, Binakako Txapelketa Ezkurdia - Ladis Galarza eta  Altuna III - Mariezkurrena pilotarien artean. Eta hirugarrenik, binakako promozioko partida jokatuko dute Zubizarreta III - Erasun vs Larrazabal – Eskiroz pilotariek. Zuzenean eskainiko dira partidak "ETB Kantxa" saioan eta streaming bidez ere jarraitu ahal izango da eitb.eus atarian. Joseba Urkiolak, Mikel Idoatek eta Ane Muruamendiarazek egingo dute partiden jarraipena.