Itxi

telebista

Ostegunean

Antton Ezeizaren omenez, programazio berezia Euskal Telebistan

A.H.

EITB

ETBk programazioa aldatuko du ostegunean Antton Ezeiza zuzendari euskaldunaren heriotza dela eta.

  • Antxon Ezeiza. Argazkia: EITB

    Antxon Ezeiza. Argazkia: EITB

Antton Ezeizaren heriotza dela eta, Euskal Telebistak zinegile euskaldunaren lana eta ibilbidea gogoratu nahi izan ditu ostegun honetan. ETBk egingo duen omenaldi txiki honetan  Ke arteko egunak filmaren emankizuna eskainiko da, baita 'Forum' saio berezi bat ere, non zuzendariak David Barberorekin 2001ean izandako hitzordua gogoratuko den.

Antton Ezeizak hainbat film luze idatzi eta zuzendu zituen eta euskaraz eginiko zinearen sustatzaile handienetako bat izan zen, 70eko hamarkadaren amaieran eta 80ko hasieran. Donostia saria irabazi zuen 1989an ostegun gauean ETB-1ek eskainiko duen Ke arteko egunak filmarekin eta Cannes-eko zine jaialdian ere Urrezko Palmondooa  jasotzeko izendatu zuten 1967an.

Ke arteko egunak, zuzendariak Euskadin ekoiztutako lehenengo filma izan zen eta Donostiako Zinemaldian estreinatu zuen. Pelikulak Pedro Sansinenea hartuko du protagonista, hogei urteren ostean, Euskal Herrira itzuliko den gizona. Itzulera honek laino eta ke arteko egun mingotsuak bizitzera eramango du Pedro. Hainbat dira itzultzera bultzatu duten arrazoiak, berrogeita hamar urteko krisiak, alkohol-zaletasunak, halabeharrak, eta bueltan, gorroto zaharrak, eten nahi berriak zein amodiozko pasadizo bat biziko ditu. Hala ere, errealitate berri horiek bere zaharkitzea frogatu baino ez dute egingo. ETB-1ek gaueko 22:00etatik aurrera eskainiko du filma.

Zinegilearekin hitzordua 'Forum'en

ETB-2n bestalde, Antton Ezeizak David Barberorekin 2001ean izandako hitzordua gogoratuko du osteguneko 'Forum' saioan. Elkarrizketan, zinemagileak bere ibilbidearen errepasoa egin zuen, bere pelikula eta dokumental aipagarrienak nabarmenduz. Horrez gain, bere lanean zein bizitzan igarotako etapa ezberdinez aritu zen, sakon, bai Mexikon zein Euskadin izandako bizipenak gogoratuz eta horiek bere lanean izandako eragina azalduz. 'Forum' ostegun honetan emango  da goizeko 10:10etik aurrera ETB-2n.