Itxi

telebista

22:15ean

Norvegiako Trondheim hiria, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Arantzazu Fuertes kazetariak eta Javier Quiles kamerak hiria eta inguruko parajeak ezagutuko dituzte bertan bizi diren euskaldunen eskutik.

  • Arantzazu Fuertes kazetaria Trondheimen

    Arantzazu Fuertes kazetaria Trondheimen

"Vascos por el Mundo" saioak Trondheimera egingo du bidaia gaur gauean, Norvegiako bihotzera, hain zuzen. Arantzazu Fuertes kazetaria eta Javier Quiles kamera Trondelag eskualde basatian barrena murgilduko dira bertan bizi diren euskaldunen eskutik: Julen Diaz, Maria Alquiza, Ainara Moral eta Sofia Garaizar. 

Trondheim eskualdeko hiriburua da, kultur anitzeko hiri lasaia, non puntako teknologiak eta herrialdeko gastronomia onenak bat egiten duten.

"Vascos por el Mundo", gaur, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.