Itxi

albistea

Audientzia nota

'Conquistour'en estreinaldia audientzian lider, bere ordutegian

A.H.

EITB

Igandeko 'Teleberri 1', berriz, eguerdiko albistegirik ikusiena izan zen.

  • 'Conquistour'. EITB

    'Conquistour'. EITB

Igandean arrakastatsu estreinatu zen 'Conquistour', 'El Conquistador del Fin del Mundo'ren arrastoari jarraikiz: %18ko audientzia zatiarekin bere ordutegian nagusi izan zen. Patagonian izandako lehiakide batzuk bildu eta Euskal Herriko hainbat herrietara eraman ditu saioak, bertako gazteen kontra lehiatzera. Harrera oso ona izan zuen lehenengo atalak. Bataz beste, 163.000 ikus-entzule lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan. Patagoniatik pasa diren lehiakide ezagunenak bildu zituzten:  besteak beste, David Seco, Migueliz, Lobo, Isa eta Mikel Goñi, eta Lizarrako gazte koadrila baten kontra aritu ziren nor baino nor gehiago. Honen aurrean, ikus-entzuleen artean sortutako ikusmina handi izan zen eta 305.000 pertsonek egin zuten bat saioarekin uneren batean.

'Teleberri 1', eguerdiko albistegirik ikusiena

Bestalde, igandeko 'Teleberri'aren lehenengo edizioa, audientzia lider izan zen bere ordutegian eta eguerdiko albistegirik ikusiena izan zen. Estibaliz Ruiz de Azuak aurkeztuta, %19,5eko audientzia zatia lortu eta 315.000 ikus-entzulerekin bat egin zuen albistegiak uneren batean Euskadin eta eragin eremuan.